AURKEZPENA

Ongi etorri Vitoria-Gasteiz II. Triatloi Olinpiko Bikoitzera!!

Ia urtebete pasa da lehenengo edizioa abiatu zenetik eta jadanik martxan gara berriz. Hasiera guztietan sortzen diren zailtasunak gaindituta, ilusio berriekin gatoz, proiektu hau sendotzeko asmoz eta lortutako esperientziarekin hobetzeko prest.

Aurten askoz gehiago izango gara. 2007an parte hartu zenutenok zirkuito berri bat topatuko duzue, iaz korritu ezin izan genuena. Lehen aldiz parte hartzen duzuenok maite dugun kirol hau praktikatzeko leku paregabea ezagutuko duzue.

Uribarri-Ganboako urtegian igeri egin, arabako errepide lasaietan pedalei eragin eta Salburuako Parkean zehar korrika egin zuekin konpartitu nahi dugun plazerra da.

Ongi etorriak izan zaitezte denok. Esperientzia hau gozatzea eta gure Triatloiaren oroimen on bat gordetzea da gure nahia. Gure esku dagoen guztia egingo dugu hala izan dadin.

Eneko Llanos.


Sabide mapak ikusi PDFn