IZEN EMATEA

Prezioa: Ekainak 30 arte: 80€
_______Uztailak 13 arte: 100€

Izen emateak Euskal Triatloi Federazioaren bidez egiten dira: www.triatloi.org, eta ordainketa txartelarekin egin behar da derrigorrez.

Federazio Lizentzia indarrean edukitzea derrigorrezkoa da.

Izena ematen duten guztiek manga luzeko kamiseta teknikoa eta txano bat jasoko dute opari. Gainera, triatloia bukatzen duten guztiek helmuga argazkia eta diploma jasoko dute beren etxean.

DORTSALEN BANAKETA

Dortsalen banaketa Gamarra Kirol Parkeko Eraikin Sozialean izango da uztailak 19ean. Ordutegia, 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte.

BILERA TEKNIKOA

Uztailak 19, arratsaldeko 19:15etan, Gamarra Kirol Parkeko Eraikin Sozialean izango da. Bertan ordutegi, hornidura puntu, trantsizio etab, buruzko informazioa emango da.